Getariako J.S.ELKANO TORNEOA arrakastaz burutu da

Tximista Xakeko XXXI. Euskal Zirkuitua “Adiskidetasunaren Zirkuitua”


2018-05-05. Berdura plaza, Getaria (Gipuzkoa)


 

Getariako J.S.ELKANO TORNEOA arrakastaz burutu da.

            Partaide kopuruak, berrogeitahamarretik gora, zein lekuak,antxoa eguneko larunbat goizaren protagonista bihurtu zuen xake torneoa.  Getariako Berdura plazan antolatu zuten lehen torneo hau eta xake klubeko lehendakaria, Patxi Julen Palencia, gustura zegoen bai partaidetzarekin zein partaideen jatorriarekin, euskal herrialdeetatik eta Errioxatik etorritako jokalariak aritu bait ziren.

            Patxik zioenez, Elkano Xake Klubaren sorrera zaletu batzuen ekimenez izan da, lehendik zegoen Getariako Keta xake kluba herriko futbol taldearen zati bat zen baina aurtengoan jarraitzeko asmorik ez zuen agertu eta beste talde berria sortzea erabaki genuen.  Elkano-Getaria klubari beste ikuspegi berri bat eman diogu torneoak antolatuz eta ikasteko eskola txikientzat. Horretarako, gaztetxoek jolasteko pieza handiak dituen taula jarri dugu. Bide batez, helduekin lanean hasi nahi dugu “Hazle jaque al Alzheimer” programaren barnean sartzekotan gaude. Xakeak gaixotasun honekiko dituen onurak kontutan hartuz.

Lehen esperientzia

            Larunbatekoa izan zen getariako klubaren lehen esperientzia. “Berriak garenez, inguruko herrietako taldeei aholkua eskatu genien eta gehienak Adiskidetasun zirkuluaren barnean zeudela ikusiz, non inguruetako herrialdeetako klubak parte hartzen dutela ikusiz, barnean sartu ginen. Hasieran zortzi talde gonbidatu genituen baina hamalauek eman dute izena, gaindituak ikusi gara baina gustura”.

            Joko sistemari buruz, partida azkarrak dira jokalari bakoitzak hamar minutu ditu denbora luzapenik gabe. Hiru taldeentzak daude garaikurrak eta lau jokalari onenentzat, talde bakoitzak bere indarren arabera lau kide dituelako. Honekin batera sosrpresa txiki bat prestatu zen irakasle lanetan aritu den Jaime Arozenarentzat. Getarian bizi da nahiz eta Zarauzko taldean jokatu.

Azkoitiko Anaitasuna Kakutek irabazi du.

            Elkano klubaren egitasmoak aurten hamabost kideen partaidetza izan du eta aurtengoan hirugarren mailan aritu da Ketak bigarren mailan zuen lekua galduz kirol UTE bat egin behar zen maila mantentzeko baina ezinezkoa izan zen eta behetik hasi behar izan dugu. Badugu talde bezala babeslea Geocivil S.A. baina gehiago izatea gustatuko litzaiguke.

            Kirol honetan parte hartu nahi duenarentzat lehendakariak aholku hauek eman ditu.”Koadrilan ibiltzen diren neska mutilei taldean izen ematea aholkatzen diet baztertuak ez sentitzeko eta xakea beste edozein kirolaren alternatiba dela eta besteekin bideragarria, gainera bizitzaren zenbait arloetan lagungarria da...lagun batek zioen bezala “xakea bizitza da”.

            Kirol emaitzei dagokienez J:S:Elkano torneoaren garailea Azkoitiko Anaitasuna Kakute izan zen 32,5 puntuekin, jarraian Nafarroatik etorritako Oberena 31,5 puntuekin eta Zuri Baltza Bilboko taldea 29 puntuekin. Partaideen artean Karlos Santxez Ruesga, Anaitasuna Kakutekoa, Juan Ezpeleta Fortuna taldekoa, Andres Perez Xaputarrak taldekoa eta Mariano De Pablos Oberena taldekoak izan ziren sarituak. Azken hau Alzheimerren aurkako nazioarteko Openaren antolatzailea dugu. Hauekin batera Errioxako federazioko lehendakaria den Oscar Garciak parte hartu zuen torneoan. Lukas Iruretagoiena izan zen arbitro lanak bete zituena, Getariako Elkano taldekoak hamargarrenak geratu ziren eta oso gustura torneoarearen garapenarekin.



 I J. S. ELKANO TORNEOA
 2018-05-05  Getaria, Gipuzkoa
  C. D. Elkano - Getaria
  CVR ...  
1. Anaitasuna K.     32,5
2. Oberena 12 57 31,5
3. Zuri Baltza 10 42,8 29
4. Zarautz 8 28,5 26
5. S.A. Logroñesa 7 14,3 25
6. Fortuna     21
7. Billabona     20,5
8. Xaputarrak 6 5,7 17
9. Zaldi Baltza 5   16
10. Elkano - Getaria 'A 4   16
11. Arrasate 3   16
12. Martintxo 2   13,5


* - Chess-Results: http://chess-results.com/tnr349449.aspx?lan=2

Primer Torneo de Ajedrez Juan Sebastián Elkano de Ajedrez, en Getaria


 ▪ 2018-05-02, Xakea bultzatzeko, torneoa (Hitza.eus).
 ▪ 2018-05-02, J.S.ELKANO XAKE TORNEOA, Berdura plazan (Getariako Udala)

.Anaitasuna Kakute campeón del Ekano-Getaria

Oberena 2º del I Torneo Elkano Getaria

.222

333

444

555

666

777

888

999

10

11

12

14

15

16

19.





:

 



 ... |

FVA-EXF - 943.76.32.39 - www.xake.eus - fva@xake.net | Koldo Elizalde, 20 1º ¤ Bergara - 20570 (Gipuzkoa)



Euskal Xake Federakuntza